Agiriak

Zer da BAI Euskal Herriari ekimena?

"Bai Euskal Herriari", Euskal Demokraziaren aldeko herri ekimena da.

Helburuak:

  • Euskal Demokrazia, hots, Euskal Herriak dituen eskubideen onarpen eta errespetua, eskuratzeko beharra lantzea,
  • Euskal Herritar gisa, bizi nahia, lege edo inposaketa ororen gainetik lantzen ari direnen ahotsa gorpuztea eta eragin biderkatzailea sortzea,
  • Autobaieztapen-Desobedientzia joera, praktikan eta diskurtsoan indartu.

Horrela, bere aldarrikapen nagusia Euskal Herritarron eskubide zibil eta politikoena da, lan ardatz nagusi bezala hartuz.

Herritar gisa eta herritargo edo Herri gisa dagozkigun eskubide horien gauzatze praktikoa aldarrikatu eta bultzatu nahi dugu.

Euskal Herrian Demokrazia eratu behar da. Horretarako lanean ari diren hamaika sujeto edota eragile dira beharrezkoak, bakoitzak bere eremuan. Eta guzti horiekin batera, dinamika guzti horiei gorputza eman nahian, "Bai EHri" ekimenak "herritar bat, bozka bat" prinzipioa gauzatzeko bidea jorratu nahi du, eragile eta akuilu lana eginez, herriaren nahiari plasmazioa eta bideragarritasuna emanez, eraikuntzaren aldeko nahiari bideak irekiz, emanez, eta erakutsiz.

Gure ihardueraren MAMIA