Aipatu dugunez, abiapuntu gisa badugu lan praktiko bat aurrera eramateko tokiko taldeetatik: Naziotasun Aitorpena.
Oinarrizko Eskubide honen aldeko lana egin behar dugu gure herri-auzoetan. Eta egin beharreko lan honen ardatzak ondorengo hauek izan beharko ziren: informazioa, prestigiatzea, gauzapenaren kudeaketa, interlokuzioa, eta salaketa.
Hauxe izango zen lehenengo pausua, jendeari informazioa igorri. Informazioa orokorra izango da herri honetan oraindik ekimena ez bada martxan jarri, eta zehatzagoa izango da ekimena martxan jartzen denean.
Informazio orokorra: Euskal Herritarrok baditugu hainbat oinarrizko eskubideak, nazioarteko legediak onartzen dituenak. Horien artean, bat, garrantzitsuena, naziotasuna izatearena da. Euskal nazionalak izateko eskubidea dugu. Gure naziotasuna isladatuko duen agiri ofiziala eskuratzeko eskubide osoa dugu, eta baita "botere publikoen" aldetik, eskubide horren berma lotzeko eskubidea.
Udalbiltzak abian jarri du ekimen ofiziala eskubide hori bermatzeko, eta emeki ari da gauzatzen herri ezberdinetan. Gure herrira ere iritsiko da. Denok izango dugu naziotasun aitorpenaren agiria eskuratzeko aukera.
Euskal Naziotasuna ez da inori inposatzen zaion ezer. Atxekimendu librean oinarritzen da agiri horren ematea. Bakoitzak egiten duen aitorpen bolondresak ahalbideratzen du euskal herritar gisa onartua izatea. Ekimen honek ere ez du suposatzen espainiar zein frantziar herritar sentitzen direnen aurkako ezer. Bilatzen den gauza bakarra da EUSKAL HERRIAN BIZI GAREN HIRITAR GUZTIEK ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKO BERDINAK IZATEA.
Informazio zehatza: Gure herrian martxan jarriko da naziotasun agiriaren ekimena. Data honetatik aurrera eskaera-inprimakiak eskuragai izango dira udaletxean. Jarraitu beharreko prozedura hauxe da... Egin ezazu agiria!....
Informazioa zabaltzeko: eskuorriak prestatu eta kaleetan banatu, buzoneatu,.. hitzaldiak antolatu herriko elkarteetan, artikuluak edo elkarrizketak lotu herri komunikabideetan, herri mailako jai bat antolatu,... moldea asko zaindu behar dugu, hau ez baita ezker abertzaleko ohiko gai bat!
Prestigiatzea bigarren pausua, aurrekoarekin lotua. Naziotasun aitorpena egitea gertakari bat izan behar du herrian; horrela bizi behar du jendeak. Agiriak suposatzen duena eta dituen aldeko elemento guztiak aipatu behar dira.
Agiria lortzea helburu bat izan behar du herriko abertzaleontzat. Barne beharra sentitu behar dute, harrotasun puntu bat izan behar dute. Autoafirmazioa zer den sentitu behar dute. Horretarako, gure propaganda-dibulgazio-interlokuzio lanaren kalitatea garrantzi haundia du.
Atal honetan idei ona litzateke prestigiodunen parte hartzea lortzea. Herriko jende ezaguna, erreferentziala (herriko kirol taldeetakoak, eskoletako guraso eta irakasleak,..),.. eta atal honetan ere jabetzen gara zer garrantzitsua den tokiko talde horietan perfil zehatz duen jendea sartzea!!
Prestigiatze lana laguntzeko: fama duten horien dei publiko bat egitea, tokiko komunikabideetan presentzia ziurtatzea,..
Gure herrian tramitazio lanak hasten direnean, tokiko taldeen laguntza sentitu behar da.
Horretarako, hoberena da plangintza zehatz bat egitea: helburu bat finkatu (zenbat jende nahi dugu Aitorpena egitea), metodo zehatz bat (gutuna igorri, pertsonalki hitzegin eta azaldu,..), eta batez ere, epeak finkatu (gaia ez usteltzeko).
Aitorpen Agiriak tramitatzen hasi bezain azkar, mintzakidetza lan zabal eta sakon bat hasi behar da egiten herrietan. Norekin? Herrian diren agente sozio-ekonomiko, kultural,.. guztiekin. Helburua? Naziotasun Aitorpenaren Agiria (norberaren identifikazio pertsonala bermatuko duena ere) eraginkor bilakatzea.
Beraz, herriko agente/toki horien zerrenda egin behar dugu (notarioa, anbulategia, ikastola, euskaltegia, udaletxea, ertzain-etxea, Hiperra, bake epaitegia, kirol taldeak, auzo elkarteak, aurrezki kutxak, inmobiliariak, polikiroldegia,...), eta interlokuzio bat osatuz gero, harreman-azalpen-eskaera dinamika bat hasi burutzen. Helburua garbi da: leku guzti horietan, gure Naziotasun Aitorpenaren agiria, norberaren identifikazio euskarri ofizial gisa onartzea.
Udaletxeak berak ere bere interlokuzio dinamika propioa egin beharko du, aipatutako guztiei, Agiriak dituen oinarri eta berma ofizialak azalduz, garantiak emanez, eta exijentzia maila berdina mahai gainean jarriz.
Agiria onartzen dutenei, denda edo negozioaren atean, karteltxo bat edo antzeko zerbait jartzeko aukera emango zaie (Korrika garaian egiten den antzekoa: "Korrikaren laguna"; edo "Hemen euskaraz egiten dugu"). "Hemen euskal herritarren eskubideak errespetatzen dira" edo antzeko zerbait.
Horrela, bi helburu lortzen dira: ekimenarekin bat datozenak eta onartzen dutenak identifikatzea, eta ekimenaren aldeko giroa lantzen jarraitzea.
Azken pausua da. Aurreko pausuak ondo eman direla eta eraginkortasuna lortu dugunaren seinalerik hoberena, azken pausu hau eman beharrik ez izatea litzateke.
Behin Naziotasun Aitorpena eginda, jendeak erabiltzen hasi behar du, normaltasun osoz. jarraian, tamalez, hainbat arazo agertzen hasiko dira (hainbat lekuetan ez baitute onartuko), eta horrek behartuko gaitu salatze neurriak hartzera.
Horretarako, ukatu duenari salaketa publikoa egingo diogu: diskriminazioa bultzatzen duela, gure herri eskubideak ukatzen dituela... berarekiko interlokuzioa mantenduz eta garatuz.
Euskal herritarron eskubideen alde Bai Euskal Herriari herri ekimena