BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena, Euskal Herriko 40 herrietan baino gehiagotan aurkitu dezakezu. Herriz herri, ekimenean parte hartu nahi duten emakume eta gizonek osatzen dute taldetxoa. Partaide berrientzako atea beti irekirik dugu. Emakune zein gizon, zahar, heldu nahiz gazte euskara papoan dugula biltzen gara. Gure txikitasunetik Euskal Herriaren alde zertxobait gehiago egunero egiteko asmoarekin.
Urtean behin, BATZAR OROKORRA burutzen dugu eta bertan herri ekimena osatzen dugun pertsona guztiak biltzen gara. Bertan gaurdaino buruturiko lana berrikusi eta aurrera begira ekimenak jarraitu beharreko ibilbidea zehazten dugu.
Hiru hilabetean behin HERRIEN BATZARRA burutzen dugu. Bertan herri bakoitzeko ordezkaritza batek parte hartzen du. Bilkura honetan herrietan burutu diren ekimen eraginkor edo garrantzitsuenak mahai gaineratzen dira, inguruko herrietan baliogarri izanez gero erabili ahal izateko. Horren gain bertan koordinatzen dira herri guztiei eragiten dieten egoera gertaera edo ekimenak.
HERRIKO TALDEA BAI EUSKAL HERRIARI ekimenaren funtsa eta ardatza da. Gure iharduera herrietatik hasi eta Euskal Herrira zabaltzen da. Tokian toki funtzionamendu eta maiztasun ezberdina duen gunea da. Orokorrean bi astez behin biltzen gara eta bertan burutzen da sukalde lan garrantzitsuena.
parte hartu nahi dut