Mendeetan barrena ukatua izan bazaigu ere, euskaldunok betidanik izan dugu present gure izatea. Mila modu eta forma izan ditu gure izatea, nortasuna edo naziotasuna agertzeko nahiak.
Azken urteetan ere hainbat izan dira ildo honetan indarrean ihardun izan duten ekimenak: Euskal Pasaportea edo ENA bezalako ekimen sinbolikoek urteetan eutsi eta indartu izan dute euskaldunok, munduaren aurrean gure izate eta nortasuna agertzeko gorde eta landu izan dugun gri�.
1999ko irailaren 18an, Euskal Herriaren etorkizuna erabat lerratu duen eta lerratuko duen aurrera pausoa eman zen Bilboko Euskalduna Jauregian. UDALBILTZA, Euskal Herriko Lehen instituzio nazionala sortu zen.
Euskal herritarrek sinbolikoki sorturiko tresnak, ofizializatu Euskal Herri osorako perspektiban kokatzen hasi ziren.
2000.urteko martxoan BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena sorrearekin batera sinadura bilketa erraldoi bati hasiera eman zitzaion. Bildu ziren 125.000 sinatzaileek beren burua euskal herritar gisa agertuko zuen agiri ofizial bat eskatzen zioten UDALBILTZAri.
2001.urteko martxoan, urtebete beranduago, UDALBILTZAk jaso zituen milaka eskaerei erantzunez, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena (EHNA) sortu zuen.
Egun, hala nahi duen euskal herritar orok eskura du Euskal Herriko Naziotasun Aitormena (EHNA).
EHNA, Naziotasuna gauzatzeko aukera finkatu artean, euskal naziotasunaren borondatezko aitormena da. Hau da, euskal naziotasunaren aldarria eta behin behineko onarpen ofizial eta zabala.
Beraz garrantzitsuena, luzatzen duen ziurtagiria da, non norberak bere naziotasunaren inguruko aitormen-adierazpena jasotzen den.
Naziotasuna horren adierazgarri modura eta egunerokotasunean edozeinen aurrean norbera auto identifikatzeko erabilgarri izan dadin, euskarri txikia eskaintzen du.
Udalbiltzaren kide eta ordezkariak diren udal hautetsiek tramitatzen dute tokian tokiko.
EHNA NON eta NOIZ tramitatu dezakezun informazioa UDALBILTZAren web orrian eskuragarri duzu. EHNA egin