Euskal herritarrak izan arren gaur egun, guretzat atzerritarrak diren naziotasun espainiarra eta naziotasun frantsesa inposatzen zaizkigu indarrez. Gu bizi garen nazioaren lurraldea, lau administrazioetan eta bi estatuen artean zatikaturik daukate. Gure ama hizkuntzak ez du ofizialtasunik euskal lur eremuan......
1999.urtetik euskal herritarrok badugu instituzio nazional propio bat. Euskal lurralde guztiak kontutan hartzen dituena, gure euskarari ofizialtasun osoa ematen diona eta euskal herritarroi gure naziotasuna eta nortasuna munduaren aurrean agertu ahal izateko agiri ofizial bat luzatzen diguna.
Halere guztiok dakigu, euskara biziko bada, euskaldunon mingainetan izanen dela. Euskara eguneroko tresna izatea lortuz gero, euskara biziko da eta euskaldun bezala, euskaraz biziko gara.
Euskal herritarrok beti aldarrikatu dugu zer ez garen. Beti esan dugu gu beste zerbait garela. Hots! Esan eta izan. Orain gure izatea agertuko duen tresna dugu eskuan. Tresna izateak ez du etorkizunik bermatzen. Euskara jakiteak, ez du balio hitzegin ezean. EHNA erabiltzeko tresna da. Gure burua munduaren aurrean Euskal Herria izeneko nazio bateko herritar gisa aurkezteko tresna.
Egunero kalea zapaldu orduko badira leku eta gune ezberdinak zeinetan gure buruaren aurkezpena egitea ezinbesteko dugun:
Guztiok dakigun bezela bidea ez da xamurra, are gutxiago gure izatea ukatua eta zapaldua den honetan. Baina bidea ibiliz egiten da. Gutxinaka gutxinaka, EHNA onartuko duten eremuak irabaziaz, euskal herritar gisa onartuko gaituzten eremuak irabaziaz.
EHNAren erabilera bultzatu asmoz HEMEN EHNA gunea sortu dugu. Bertan EHNA onartzen duten gunean argitaratuko ditugu. Lan honetan zuk zeuk lagun gaitzakezu. EHNA erabiltzen duzun gune oro jakinaraziz zerrenda amaigabe bat egin nahi dugu.
Desobedientzia jazarpenari! -buenos dias- berdin!. Me puede enseñar su identificación?- Hona nire EHNA!. Guztiok naturaltasunez egin dezakegun bidea da.
EHNA eskuan, Euskara mingainean eta Euskal Herria bihotzean.
Euskal Herri osoan, eskubide osoko euskal herritar gisa, EHNArekin
BIZI! Guk EHNA
eta zuk?