BAI EUSKAL HERRIARI

Ekimenak

Ibilbidea luzea da, gure herriaren historia luzea den bezalaxe. Gure esku dago gure herriaren etorkizuna ere luzea izatea. Hemen, herri ekimenak burutu edo antolatu dituen ekimen, ekitaldi, manifestaldi edo mendi martxak agertzen badira ere, guretzat garrantzitsuenak ez daude hemen.

Garrantzitsuenak, herriz herri ekimena osatzen duten emakume eta gizonek beren herrian eta beren herritik Euskal Herri osoarentzat antolaturiko eta gauzaturiko ekimenak dira; ekimen hauek konta ezinak eta zenbaezinak dira. Halere mendi tontor horren zatitxo bat bildu dugu zuentzat.